Gastronomia
eta koktelak

Sirimiri
ingurune goxoa
eta atsegina

Alde Zaharren bihotzean kokatua, Sirimiri izaera propioa duen espazioa da. Bertan, gastronomiaz eta koktelez gozatu ahal izango duzu ingurune goxo eta atsegin batean.

Gure plateren, edariaren, dekorazioaren, zerbitzuaren eta musikaren artean oreka bilatzen dugun leku bat, eta zu zure etxean egongo bazina bezala sentitzea nahi dugu.

Pintxoak,
errazioak
eta postreak

Bertako eta
garaiko produktua

Goi-mailako eta ekoizle txikiengandik —batez ere Euskal Herrikoak— jasotako produktuak dira gure sukaldeko protagonistak.
Garaiko barazkiak eta kalitate handieneko haragiak eta arrainak, gure sukaldariek arretaz diseinatutako karta batean.

Koktelak

Hasieratik kalitatezko koktelgintzaren aldeko apustua egin dugu. Zabaltzen dugunetik ixten dugun arte gure koktel-kartaz goza dezakezu.
Gomendioak eta uztartzeak ezagutzeko, galdetu barran!